lunes, 29 de abril de 2013




Baten bat Twitterretik animatu da TXAPELA BURUAN saioarekin egin dugun bidaia egitera. Hona hemen froga!



Pasadan ostiralean MUko unibertsitatean egon ginen Ikus-Entzunezko ikasleekin. Hona hemen segituan eurek idatzitako TXIO batzuk.





GAZTEAKO ARGAZKI GALERIA



http://www.eitb.com/eu/argazkiak/osoa/1318558/txapela-buruan-alemania/
EITBko bideo guztiak hemen ikusgai!

http://www.eitb.com/eu/telebista/programak/txapela-buruan/

Berlin, 'Gazteentzako hiria', bisitatu dute


http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1321018/bideoa-interrail-bidaia--berlinen-izan-dira-bidaiariak/

Berlingo auzo garrantzitsuak ikusten egon dira gure lau lagunak


http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1321020/bideoa-interrail-bidaia--berlingo-auzoak-bisitatu-dituzte/
AMSTERDAM UTZI ETA BREMENERA DOAZ GURE BIDAIARIAK

http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1321008/bideoa-interrail-bidaia--bremenen-egon-dira-bidaiariak/

viernes, 8 de marzo de 2013

iPad Miniaren irabazlea.


Gazte asko animatu ziren Txapela Buruan programaren casting-a egitera bere Kutxabankeko gazte txartela eskuan zutela. Orain zozketa burutu ostean… iPad Miniaren irabazlea dugu! Zorionak Igor J.P.!

Eskerrik asko programaren casting-ean parte hartu zenuten guztioi!

sábado, 23 de febrero de 2013

Gauza onak laister bukatzen dira

Hamabost egun pasa dira eta bueltan gaude. 

Ez dago hitzik bizi garen abentura deskribatzeko. Horretarako itxaron behar izango duzue saioa ikusi arte, martxoaren amaierako.

Ezer baino lehen mila esker bidaia posible egiteagatik: Kutxabankeri, Maria eta Iratxe bereziki. 
Anfitrioi guztiei oso ondo tratatu gaituzte benetan: Julene, Iñar, Aitor, Aitziber, Haritz, Jaione, Ane, Ana, Iñaki, Ainhoa, Adei, Aylin, Markel, Eneko, Ali, Weronika, Ania, Txemo, Amaia, Maialen, Lander, Nerea, Ander, Sergio, Leire, Xabi eta Ezter, Itxaso eta Kepa.

Zuekin une onak bizi ditugu eta noizeanbehin malkotxuren bat bota dugu ere.


Laister berri gehiago...

viernes, 8 de febrero de 2013

Bagoaz!

 

GAUR hasten da gure abentura!
Ekipoa prest daukagu eta motxila hutsik daroagu esperientziaz betetzeko asmoarekin! 

Txintxoak izan kanpoan gauzen bitartean!

ESKERRIK ASKO hor zaudeten guztioi! Besarkada bana!

Bueltan ikusiko dugu elkar!

martes, 5 de febrero de 2013

HITZA INFOn


Goihaitz Perez: “‘Txapela Buruan’ ez da reality bat”

Goihaitz Perezek (Oiartzun, 1994) 18 urte ditu. Bidaiatzea gustuko du, mendizalea da, eta leku berriak eta jende berria ezagutu nahi ditu. Horregatik aurkeztu zen Txapela Buruan ETB 1en programa berrian parte hartzeko. Lau gazte, Europan barrena 15 eguneko Interrail paseekin (trenez) bidaiatuko dira programa horretan. Honela azaldu ditu ETB egitasmoaren nondik norakoak: “Kontinenteko hainbat lurralde eta hiri ezagutuko dituzte. Horretarako, komunikatzeko gaitasun handia izan beharko dute, baina komunikatzen jakitea, ez du zergatik hizkuntza atzerritar bat menperatzea esan nahi. Hamaika izango dira, gure protagonistek biziko dituzten egoera lotsagabe, eta dibertigarriak”. Perezek, aukeratua izan ondoren, ostegunean ekingo dio bidaiari. Nola sentitzen den kontatu digu.

Zergatik aurkeztu zinen casting edo hautaprobara? 
Egia esan, ez dakit. Lagun batek komentatu zidan casting-a zegoela bi egun lehenago. Ez nekien programa zer zen ere, pentsa! Hasieran irratirako zela uste nuen. Urtarrilaren 18an egin nuen casting-a. 10:00etatik 18:00etara zegoen aukera Bilboko EITBren egoitzan, eta hara joan nintzen. Bertan kontatu zidaten telebistako programa bat zela. Pentsatu nuen: ‘Ba berdin du, dagoeneko hemen egonda, beste esperientzia bat gehiago!’. Aukeratuek doan bidatuko zutela zehaztu zidaten. Zergatik aurkeztu nintzen, zein nintzen, zer nahi nuen, bidaiatzea gustatzen zitzaidan… galdetu zidaten. Bidaiatzea gustatzen zitzaidalako aurkeztu nintzela esan nuen, jendea ezagutzeko, kultura ezberdinak ezagutzea gustatzen zaidalako…


Zenbat jende aurkeztu zen probara? 
160-170 gazte inguru aurkeztu ziren, 18-30 adin tartekoak.


Eta zu zara bidaia egiteko zortea duenetako bat.
Lau izan ginen aukeratuak.


Esan dizute zergatik aukeratu zintuzten?
Egia esan ez. Agian, natural ikusiko ninduten, lasai. Komentatu zidaten show-rik ez zutela nahi, horrelako pertsonajerik ez zutela buruan. Galdetu ziguten zergatik nahi genuen bidaiatu , eta telebistan ateratzeagatik bakarrik parte hartu nahi  zuen jendea ez zutela bilatzen esan zidaten. Ni ere harrituta gelditu naiz aukeratu nautelako, baina ez dut galdetu zergatik hautatu ninduten.


Telefonoz deitu zizuten berria emateko, ezta?
Hasieran amak hartu zuen, eta berak esan zidan deitu egin zidatela. Baina hari ez zioten esan zertarako zen deia. Nik hartu nuen gero, eta galdetu zidaten: ‘Zer Goihaitz, prest bidaiatzeko?’. Eta albistearen berri eman zidaten. Ezer ez esateko esan zidaten, hurrengo egunean egingo zutelako publiko. Pozik hartu nuen albistea, egia esan. Gero Hernaniko Ibaimendi dendara joateko-eta geratu ginen, denda horrek eman baitigu arropa bidaiarako. Lumazko berokiak, motxilak… Trango markakoak dira eta Ibaimendik eman dizkigu. Hala, publizitatea egiten dute.


Noiz zoaz? 
Ostegun honetan. Beno, ostegunean aterpetxe batean elkartuko gara. Bertan kontatuko digute zehazki nola izango den bidaia, eta gure artean zertxobait gehiago ezagutzeko ere baliatuko dugu aukera. Gero, ostiralean, bidaia hasiko dugu.


Bidaiaren nondik norakoak  badakizkizue, ezta?
Beno, ez pentsa, guri ere ez digute gehiegi kontatu.


Ezin duzue esan...
Hori da, oraindik ezin dugu ezer esan, baina ez dakigu gehiegi ere. Bertan egingo duguna sorpresa izatea nahi dute.


Baina, tokiak badakizkizue...
Bai, nik Poloniaren ardura izango dut. Lekukoa Berlinen hartuko dut, Txapela bertan jantziko dut. Polonian, hasteko, Poznan-era joango gara, gero Varsoviara eta handik Cracoviara.


Eta han zer egin behar duzue?
Kasu horretan ni izango naiz besteak gidatuko dituena. Nik esango diet bisitatuko ditugun gauzak zer diren, leku tipikoak, non bazkalduko dugun, non afaldu… Hori txandaka egingo dugu. Historia eta kultura ikasiko ditugu, eta horixe nahi dute islatu programan. Ez daude probak, ez da reality bat…


Laguntzarik izan duzue?
Bai, han kontaktu batzuk baditugu, eta antolatzaileek ere eman dizkigute pista batzuk, baina askatasuna izan dugu zer egin nahi dugun aukeratzeko. Helburua giro txarrik ez sortzea da. Nahi dutena da ikus dadila zer den Interrail bidaia bat, nola pasatzen dugun, zer ikasten den.. eta gazteei hori bera egiteko gogoa piztea.


Programa euskaraz izango da, ETB1ean delako, baina euskaraz ez dakite handik. Nola komunikatuko zarete?
Hori da, programako gauzak eta azalpenak euskaraz grabatuko ditugu, baina han, ingelesez saiatu beharko gara jendearekin eta keinuekin.


Ostiralean hasiko da bidaia, beraz.
Bai, ostiralean Hendaiatik Parisera joango gara.


Eta noiz itzuliko zarete?
Otsailaren 21ean itzuliko gara berriro Hendaiara. Hamabost egun dira guztira, 8tik 21era.


Eta noiz emango dute telebistan?
Esan digutenez, martxoan botako dute.


Zein da saria? Diru ordainik badago?
Gure saria bidaia bera da, eta eman diguten arropa. Eta ez da gutxi! Bestalde, ez dakigu edizio gehiago izango diren. Lehenengo aldia denez, ikusi beharko dute ondo ateratzen den, eta gero gerokoak.



Gogoz zoaz? Zer espero duzu?
Bai! Sekulako esperientzia izango dela uste dut. Giro ona dugu. Lau gara eta beste lau telebistako taldekoak, eta gustura gaude.


Ez zara bakarrik sentituko?
Ez, elkarrekin joango gara, eta dagoeneko hasi gara elkar ezagutzen. Pare bat aldiz ikusi gara, bazkaldu dugu… Jatorrak dira, irekiak… Gustura gaude.


Itzulitakoan hitz egingo dugu berriro eta kontatuko diguzu?
Bai, noski, ea zer ematen duen esperientzia honek!

viernes, 1 de febrero de 2013

KUTXABANK

Gaur goizean KUTXABANKera hurbildu gara gure bidaiarientzako kontu bat zabaltzeko. Kontu honetan diru kopuru bat egongo da (eztaki inork zenbat dagoen kontuan), diru hau bidaiko gastuak pagetako da eta eurek gestionatuko dabe. Nahikoa egongo da 15 egun europatik zehar ibiltzeko?


viernes, 25 de enero de 2013

jueves, 24 de enero de 2013

DIARIO VASCOn: Goihaitz

Goihaitz Perez Bertarbide gazte oiartzuarra, 'Txapela buruan' saiorako aukeratua

Beste hiru gazterekin otsailean abiatuko dira Europa aldera eta martxoan hasiko dira saioa emititzen 

Goihaitz Perez Beratarbide gazte oiartzuarra ETB-1eko 'Txapela buruan' saiorako aukeratu dute. Iturrioztarrak bere burua aurkeztu zuen castingean esanez mutil irekia dela eta leku berriak eta jende berria ezagutzea nahi duela. Hemezortzi urteko mutilak «bidaiatzea oso gustuko» du, «baita mendizaletasuna ere». Kontua da azken hilabeteetan Irlandan ibili dela ingelesa ikasten eta Gabonetarako etxera etorria zela.
Aurreko ostiralean EITBren Bilboko egoitzak aurki ETB-1en estreinatuko duten 'Txapela Buruan' saioaren castinga hartu zuen. Ehunka gazte aurkeztu ziren bertara, eta egun osoko lan saio luzearen ostean, aukeraketa prozesua abiatu zuten saio berri horretako arduradunek. Asteburuan gogoeta luzea egin dute, eta dagoeneko aukeratu dituzte lau gazteak: Bi neska bizkaitar, Gasteizko mutil gazte bat eta oiartzuarra. Lau gazte horiek otsailean abiatuko dira Europa aldera, eta martxoan hasiko dira saioa emititzen.
Saioaren egitura
Lau gazte horiek hamabost eguneko InterRail bidaia egingo dute, eta Europan barrena izandako abentura erakutsiko du saioak. Hautagaiek jende eta leku berriak ezagutuko dituzte, eta ikusleak haien esperientziaren lekuko izango dira.

 

 

ESKERRIK ASKO IBAIMENDI!

Pasadan Asteartean Hernaniko IBAIMENDI dendan egon ginen gure 4 hautatuekin. Otsailaren 8an hasiko dugun bidaian hotzik ez pasatzeko arroparen bila joan ginen, ETA ZELAKO ARROPA!!! Eskerrik asko Ibaimendiko jabeei, etxean moduan sentitu ginen eta!

www.ibaimendi.com

KASTINGeko irudi gehiago

Bertara etorri zineten guztioi eskeinita!! ESKERRIK ASKO BENETAN


HILERO ZORNOTZA


martes, 22 de enero de 2013

KUTXABANKeko webgunean

Aurki estreinatuko da ETB1en “Txapela Buruan...” saio berria.

Saioak, lau gaztek Europatik egingo duten bidaia erakutsiko du. Dena prest dago. 15 egunetarako Interrail paseak, hainbat herrialdetako ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko ditugun tokiak, hiri bakoitza erakutsiko diguten euskaldunekin harremanetan jartzeko moduak...
Urtarrilaren 18an egin ziren parte-hartzaileak hautatzeko probak EITBren egoitzan, eta 200 gazte bertaratu ziren, abenturaz gozatzeko irrikaz. Denek ala denek, abentura honek leku eta pertsona berriak ezagutzeko eskaintzen zien aukera goraipatu eta esperientzia honekin gozatzeko nahia erakutsi zuten. Tamalez, lau lagun soilik hautatu ahal izan dira:

- Goihaitz Perez. Oiartzun. 18 urte
- Irati Aimorta. Durango. 19 urte
- Maitane Uriarte. Gernika. 20 urte
- Ieneko Ruiz de Azua. Vitoria-Gasteiz. 24 urte

Hona hemen haien argazkia:

ESKERRIK ASKO hautaketa-probetara bertaratu zineten guztioi, erakutsitako naturaltasun, berezkotasun eta interesagatik. Bestalde, gazteentzako Kutxabank txartelen titularrek ipad mini baten zozketan parte hartu zuten. Irabazlea, Igor Jimenez Palacios izan da, Bilbotarra. Zorionak Igor!

ZORIONAK ere esperientzia berri hau biziko duten Goihaitz, Irati, Maitane eta Ienekori.

Etorri gurekin trenera!! “Txapela buruan…” saioan elkar ikusiko dugu.

KUTXABANK

VITAL: http://www3.cajavital.es/publica.asp?pag=6_23&mv=5&mh=0&apdo=5

BBK: https://portal.bbk.es/cs/Satellite/portalbbk/eu/gazteak/interrail_europan_zehar_txapela_buruan_saioarekin/generico


GAZTEAn: Baditugu 'Txapela Buruan' saiorako lau aukeratuen izenak

Bi neska bizkaitar eta Oiartzungo eta Gasteizko bi mutil gaztek egingo dute bidaia. Abentura otsailean hasiko da, eta martxotik aurrera emitituko dute, ETB-1en, "Txapela Buruan" saioa.



Iragan ostiralean EITBren Bilboko egoitzak aurki ETB-1en estreinatuko duten "Txapela Buruan" saioaren castinga hartu zuen. Ehunka gazte aurkeztu ziren bertara, eta egun osoko lan saio luzearen ostean, aukeraketa prozesua abiatu zuten saio berri honetako arduradunek.
Asteburuan gogoeta luzea egin dute, eta dagoeneko baditugu lau aukeratuen izenak. Bi neska bizkaitar eta Oiartzungo eta Gasteizko bi mutil gaztek egingo dute bidaia.
Otsailean abiatuko dira bidaian, eta martxoan hasiko dira saioa emititzen.
Saioaren egitura
Lau gazte hauek 15 eguneko bidaia egingo dute Interail bidez, eta Europan barrena biziko duten abentura erakutsiko du saioak. Hautagaiek jende eta leku berriak ezagutuko dituzte, eta gu horien esperientziaren lekuko izango gara.


Aukeratuen profilak

GOIHAITZ PEREZ (Oiartzun)

-18 urte
-Bidaiatzea gustuko du
-Mendizalea
-Mutil irekia; leku berriak eta jende berria ezagutu nahi ditu.

           

IRATI AIMORTA (Durango)
-19 urte
-Ikus-entzunezko komunikazioa ikasten ari da
-Kirola egitea gustatzen zaio
-Ingelesez hitz egiten du


IENEKO RUIZ DE AZUA (Gasteiz)
-24 urte
-Antzerki konpainia batean egiten du lan
-Kirolaria
-Abenturazalea; ez du monotonia atsegin



MAITANE URIARTE (Gernika)
-20 urte
-Itzulpengintzako ikaslea
-Hizkuntzak gustatzen zaizkio, baita bidaiatzea ere
-Ingelesez eta frantsesez hitz egiten du, eta italiera eta alemana ikasten dabil





DEIA: 'Txapela Buruan' saioko partaideak bihar ezagutuko dira


EHUN BAT GAZTETATIK, BAKARRIK LAUK IZANGO DUTE AUKERA 15 EGUNEKO BIDAIA EGITEKO EUROPAN ZEHAR
A. SANTANA - Lunes, 21 de Enero de 2013 - Actualizado a las 05:36h


BILBO. Txapela Buruan ETB1-eko saio berrian parte-hartzeko kastinaren emaitzak bihar ezagutaraziko dira, Euskal Irrati eta Telebistako arduradunek jakinarazi dutenari jarraiki. Joan den ostiralean Bilboko Eitb-ko egoitzara hurbildu ziren ehun bat gazteek internet bidez ezagutu ahal izango dute nortzuk izan diren hautatuak. Bi bide dituzte erantzunak ezagutzeko, bai Eitb-ko webgunean (eitb.com), bai Kutxabank-ekoetan (BBK, Kutxa eta Vital Kutxa).
Kastinera aurkeztu diren gazteen artean, lau besterik ez dira aukeratuko "abentura" honen protagonista izan daitezen. Lau gaztepribilegiatu horiek, Europan barrena ibiliko dira 15 eguneko Interrail paseekin, kontinenteko hainbat lurralde eta hiri ezagutuz. Horretarako, komunikatzeko gaitasun handia izan beharko dute, "baina komunikatzen jakitea, ez du esan nahi hizkuntza atzerritar bat menperatu behar denik", zehaztu zuten saioaren eragileek. "Hamaika izango dira gure protagonistek biziko dituzten egoera lotsagabe eta dibertigarriak", erantsi zuten.
Saioaren arduradunak pozik agertu dira kastinak jasotako parte-hartzearekin. "Euskal Herriko gazteek serio hartu dute ETB1-ekoTxapela Buruan saioak proposatutako erronka, ehun gaztetik gora hurbildu baitira ostiraleko kastinera", adierazi zuten.
"Hamaika egoera lotsagabe eta dibertigarri biziko dituzte protagonistek", aurreratu du ETB-k
Ez da harritzekoa horrelako erantzun ona jaso izana, Euskal Telebistak 15 eguneko bidaia paregabea eskaintzen du eta. 18 eta 30 urte bitarteko gazte aukeratuek Interrail bidez, hots, trenbidez egingo dute aipatu bidaia, eta guztiz doanekoa izango da esperientzia. Hori bai, dirurik ez badute eman behar trukean, bai ordea "abenturarako gogoa, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grina izatea", argitu dute eragileek.
Kastinak -goizeko hamarretatik hasi eta, etenik gabe, arratsaldeko seiak arte iraun zuenak-, jende andana bildu zuen, eta Euskal Herri osoko bidaiari abenturazaleak hurbildu ziren.
Iguripen keinuak eta irribarre urduriak nagusi ziren Eitb-ko egoi-tzaren aurrean batu zen jende ilaran. Ezinegonari aurre egin behar izan zioten hautagaiek, banaka pasatu baitziren Eitb-ko Multibox aretotik, bertan hartu baitzituzten leku kastinaren probek.
Horietara urduritasunez aurkeztu ziren batzuk, beste batzuk, aldiz, inolako lotsik gabe eta ziurtasun osoz erantzun zioten ETB-ko arduradunek galdetutako guztiari. Jakina, partaide guztiek txapela jantzi behar izan zuten galderei erantzun aurretik. Hautagaiek euren bidaia esperientziez, gustuez, komunika-tzeko abileziaz nahiz bestelako trebeziez hitz egin zuten. "Denek nahi zuten abentura berri honen protagonista izan, eta saioaren taldekideak konbentzitu behar izan dituzte horretarako, bakoitzak bere erara, eta bere nortasuna erakutsiz", aipatu zuten kastinaren zuzendariek. Alea iacta est.

lunes, 21 de enero de 2013

HOMOZAPPINGRTVn

Euskal Telebista prepara 'Txapela buruan', un enriquecedor espacio que dará la oportunidad a cuatro jóvenes vascos de recorrer Europa durante 15 días en InterRail. La cadena autonómica realizó el pasado viernes el casting para seleccionar a los afortunados. Con todos los gastos pagados, 4 jóvenes de entre 18 y 30 años tendrán la posibilidad de vivir una gran aventura.

Los requisitos para participar son bien simples: tener sentido del humor, entusiasmo por conocer gente y lugares nuevos, y muchas ganas de disfrutar a lo grande de un viaje en tren, con la mochila a la espalda. Cabe recordar que InterRail es un pase de tren que permite viajar en las compañías participantes de 30 países europeos y tránsito marítimo entre Italia y Grecia.

En torno a 100 personas se presentaron al casting que tuvo lugar entre las 10 y las 18:00 horas del pasado 18 de enero. Los participantes del casting se enfrentaron en solitario a la mesa de "jueces" del programa. Algunos muy nerviosos, y otros sin ninguna falta de confianza en sí mismos, tuvieron que hablar de sus experiencias de viaje, de sus habilidades, de sus facultades para comunicarse y de sus planes para el futuro. Así, cada uno a su manera, y mostrando diferentes facetas de su carácter y personalidad, intentaron convencer al equipo del programa, de que ellos serían los mejores candidatos para vivir este InteRail de 15 días por Europa.

Una aventura inolvidable
Pero solo cuatro de las decenas de participantes serán seleccionados para la gran aventura. Un viaje en el que resultará imprescindible su capacidad de comunicación con los extranjeros, habilidad que no tendrá que estar necesariamente relacionada con los conocimientos de un idioma extranjero. Así, serán incontables las situaciones divertidas y desvergonzadas que vivirán los cuatro protagonistas. Una aventura inolvidable que les llevará a conocer varios países y ciudades europeas..

El programa que será ofrecido a través de ETB1 no tiene todavía fecha de estreno, aunque la idea es que vea la luz a lo largo de la actual temporada. El programa toma su título de un popular refrán vasco, "Txapela burua ta ibili munduan", cuya traducción sería "tan sólo necesitas la boina para caminar por el mundo". No hay que olvidar que la boina o txapela es uno de los símbolos más conocidos de Euskal Herria.

TUTELE: ‘Txapela Buruan’ el programa de ETB donde cuatro jóvenes viajaran en InterRail durante 15 días


etbEl pasado viernes, se organizó en la sede de EITB, un exitoso casting para participar en el nuevo programa ‘Txapela Buruan’ de ETB-1. Más de un centenar de jóvenes se acercaron a la sede, y después de un arduo trabajo de selección, el equipo del programa se ha decantado por dos chicas vizcaínas y don chicos de Oiartzun y de Gasteiz. Los nombres y el perfil de los seleccionados se ha publicado este martes en eitb.com, donde se puede ver el video del casting de cada uno de ellos.
Los cuatro jóvenes emprenderán un viaje de InterRail de 15 días por Europa en febrero y sin duda serán los protagonistas de una gran aventura, que les llevará a conocer gente y lugares nuevos. Ellos son: Goihatz Perez (18 años) de Oiartzun, Irati Aimorta (19 años) de Durango, Maitane Uriarte (20 años) de Gernika, e Ieneko Ruiz de Azua (24 años) de Gasteiz. Algunos saben hablar idiomas, otros son aficionados al deporte, mientras que a otro sólo le interesa vivir nuevas aventuras. Tienen muchas cosas en común, y muchas otras que los diferencian, pero sin duda, todos esperan ansiosos emprender el viaje.

http://www.tutele.net/2013/01/22/txapela-buruan-el-programa-de-etb-donde-cuatro-jovenes-viajaran-en-interrail-durante-15-dias/

MIZONATV: EITB prepara su nuevo programa “Txapela Buruan” NOTICIAS, PROGRAMAS | OLATUBATENATZEAN | 22 ENERO, 2013 A LAS 16:25


El pasado viernes 18 de Enero se llevó a cabo en la sede de EITB de Bilbao el casting del nuevo programa ‘Txapela Buruan’ de ETB-1. A las 10 de la mañana se abrieron las puertas de la sede de EITB en Bilbao y a pesar de la lluvia, fueron muchos los que se presentaron al concurso. De hecho, la cola para entrar al mismo, daba la vuelta al edificio en algunos momentos.
En este programa que se emitirá próximamente en ETB-1veremos el viaje de cuatro jóvenes por InterRail a través de Europa. Todo está preparado, los billetes de tren, el itinerario de viaje, los albergues en los que se alojarán, así como el contacto de los vascos que conocerán en las distintas ciudades. Con el casting del pasado viernes se elegirán a los cuatro jóvenes que participarán en esta aventura.



El programa buscaba jóvenes de 18 a 30 años que sepan euskera, y que estén dispuestos a vivir una aventura inolvidable a lo largo de un viaje en tren de 15 días por Europa. El viaje es totalmente gratuito para los participantes, y a cambio, sólo se les pedirá sentido del humor, muchas ganas, entusiasmo por conocer gente y lugares nuevos, así cómo ganas de disfrutar a lo grande de un viaje con la mochila a la espalda.
Pero solo cuatro de las decenas de participantes en el casting serán seleccionados para la gran aventura.Un viaje en el que resultará imprescindible su capacidad de comunicación con los extranjeros, habilidad que no tendrá que estar necesariamente relacionada con los conocimientos de un idioma extranjero. Así, serán incontables las situaciones divertidas y desvergonzadas que vivirán los cuatro protagonistas. Una aventura inolvidable que les llevará a conocer varios países y ciudades europeas..
Los nombres de los cuatro afortunados se publicarán el próximo martes en eitb.com y en la página web de Kutxabank.

NOTICIAS DE NAVARRA: Cuatro jóvenes vascos recorrerán Europa en InterRail con el programa 'Txapela buruan'


Los concursantes de 18 a 30 años tendrán la posibilidad de vivir "una gran aventura" en el nuevo 'reality' de ETB-1
FORMULATV.COM - Lunes, 21 de Enero de 2013 - Actualizado a las 19:53h


Euskal Telebista prepara 'Txapela buruan', un enriquecedor espacio que dará la oportunidad a cuatro jóvenes vascos de recorrer Europa durante 15 días en InterRail. La cadena autonómica realizó el pasado viernes el casting para seleccionar a los afortunados. Con todos los gastos pagados, 4 jóvenes de entre 18 y 30 años tendrán la posibilidad de vivir una gran aventura, según informaformulatv.com.
Los requisitos para participar son bien simples: tener sentido del humor, entusiasmo por conocer gente y lugares nuevos, y muchas ganas de disfrutar a lo grande de un viaje en tren, con la mochila a la espalda. Cabe recordar que InterRail es un pase de tren que permite viajar en las compañías participantes de 30 países europeos y tránsito marítimo entre Italia y Grecia.

En torno a 100 personas se presentaron al casting que tuvo lugar entre las 10 y las 18:00 horas del pasado 18 de enero. Los participantes del casting se enfrentaron en solitario a la mesa de "jueces" del programa. Algunos muy nerviosos, y otros sin ninguna falta de confianza en sí mismos, tuvieron que hablar de sus experiencias de viaje, de sus habilidades, de sus facultades para comunicarse y de sus planes para el futuro. Así, cada uno a su manera, y mostrando diferentes facetas de su carácter y personalidad, intentaron convencer al equipo del programa, de que ellos serían los mejores candidatos para vivir este InteRail de 15 días por Europa.

FORMULA TV: Cuatro jóvenes vascos recorrerán Europa en InteRail con el programa 'Txapela buruan'

http://www.formulatv.com/noticias/28986/cuatro-jovenes-vascos-recorreran-europa-interail-programa-txapela-buruan/

Euskal Telebista prepara 'Txapela buruan', un enriquecedor espacio que dará la oportunidad a cuatro jóvenes vascos de recorrer Europa durante 15 días en InterRail. La cadena autonómica realizó el pasado viernes el casting para seleccionar a los afortunados. Con todos los gastos pagados, 4 jóvenes de entre 18 y 30 años tendrán la posibilidad de vivir una gran aventura.
La web de la cadena dará a conocer este próximo martes la identidad de los seleccionados para 'Txapela buruan'
Los requisitos para participar son bien simples: tener sentido del humor, entusiasmo por conocer gente y lugares nuevos, y muchas ganas de disfrutar a lo grande de un viaje en tren, con la mochila a la espalda. Cabe recordar que InterRail es un pase de tren que permite viajar en las compañías participantes de 30 países europeos y tránsito marítimo entre Italia y Grecia.

En torno a 100 personas se presentaron al casting que tuvo lugar entre las 10 y las 18:00 horas del pasado 18 de enero. Los participantes del casting se enfrentaron en solitario a la mesa de "jueces" del programa. Algunos muy nerviosos, y otros sin ninguna falta de confianza en sí mismos, tuvieron que hablar de sus experiencias de viaje, de sus habilidades, de sus facultades para comunicarse y de sus planes para el futuro. Así, cada uno a su manera, y mostrando diferentes facetas de su carácter y personalidad, intentaron convencer al equipo del programa, de que ellos serían los mejores candidatos para vivir este InteRail de 15 días por Europa.



Una aventura inolvidable


Pero solo cuatro de las decenas de participantes serán seleccionados para la gran aventura. Un viaje en el que resultará imprescindible su capacidad de comunicación con los extranjeros, habilidad que no tendrá que estar necesariamente relacionada con los conocimientos de un idioma extranjero. Así, serán incontables las situaciones divertidas y desvergonzadas que vivirán los cuatro protagonistas. Una aventura inolvidable que les llevará a conocer varios países y ciudades europeas..

El programa que será ofrecido a través de ETB1 no tiene todavía fecha de estreno, aunque la idea es que vea la luz a lo largo de la actual temporada. El programa toma su título de un popular refrán vasco, "Txapela burua ta ibili munduan", cuya traducción sería "tan sólo necesitas la boina para caminar por el mundo". No hay que olvidar que la boina o txapela es uno de los símbolos más conocidos de Euskal Herria.

GAZTEAn: 'Txapela buruan' saioko castingaren unerik onenak

Denek nahi zuten abentura berri honen protagonista izan, eta saioren taldekideak konbentzitu behar izan dituzte horretarako, bakoitzak bere erara, eta bere nortasuna erakutsiz.


viernes, 18 de enero de 2013

HILERO ZORNOTZA:

http://amorebieta.com/txapela-buruan-kastinga/




ETB. 10:00etan ireki ditu ateak EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak. Ordu horretan sartu dira “Txapela Buruan” saiorako lehen hautagaiak. Euria den arren, harrera gaztez beteta dago, eta 18:00ak bitartean ehunka lagun pasatuko dira bertatik, castingeko galderak erantzun, eta abentura berri bati ekiteko.
Martxoan estreinatuko du ETB-1ek ‘Txapela Buruan’ Zornotzako Pausa enpresaren saio berria. Lau gaztek Europan barrena egingo duten bidaia erakutsiko du. Dena prest dago: 15 egunetarako InterRail txartelak, ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko ditugun tokiak, ezagutuko ditugun euskaldunen kontaktuak, etab. Dena den, oraindik garrantzitsuena falta zaigu… ZU! Zu izan zaitezke lau gazteetako bat!
Beraz, 18 eta 30 urte artean badituzu eta euskaraz baldin badakizu, parte hartu zatoz 18:00ak baino lehen EITBren Bilboko egoitzara, eta etorri gurekin bidaia zoragarri honetara. Gainera, Gaztetxartela eramanez gero, iPad mini baten zozketan parte hartuko duzu! 15 egun Europan zehar, trenean bidaiatuz, motxila gainean, eta gainera, dena doan! Bidaia osoko gastuak ordainduta dituzue, hau da, InterRail paseak, dietak, lo egiteko lekuak eta bisitatuko ditugun lekuetako sarrera guztiak. Eta trukean, zer eskatzen dugu? Abenturarako gogoa izatea, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grinarekin etortzea, besterik ez.
EZ GALDU ZURE TRENA!!!!!